XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama bat hiru alabekin bizi zen: beren izenak Erroxa, Argi eta Maritxu ziren.

Etxeko atarian josten jarduten zuten laurok.

Egun batetan amak esan zien: - Lana lehenengo bukatzen duena, gora igoko da, ogi eta eztia jatera.

Erroxak bukatu zuen lehen eta gora joan zen; baina goian ahuntz basati bat zegoen, eta berak esan zion: - Uuuuuu!
Ahuntz basatia nauzu,
mendiz mendi nabilena,
kris-kras jateko prest
neskatxarik langileena.

Erroxak ez zion sinetsi eta gora igo zen; eta ahuntzak jan egin zuen.